Nafarroa Oinez ekitaldi masiboa da, oso jendetsua. Baina irudipena dut azken urteetan jende gutxiago elkartu duela. Areago, atzo Vianan, zenbait tokitan, oso jende gutxi zegoen.
Asko edo gutxi, baina milaka. Milaka pertsona. Pertsona. A eta guzti. 'Pertsona' hitza A hizkiarekin bukatzen baita. Latinezko persona hitzetik heldu zaigu hitza. Euskarak T hizkia sartu zion tartean, baina ez zion bukaerako A hori kendu. Alegia, "bi pertson" erratea edo idaztea ikaragarrizko xelebrekeria da.
Bada, 'pertsona' hitzaren bukaera hori oso aintzat hartu behar dugu, batez ere mugagabean deklinatu behar dugularik. "Milaka pertsonek bat egin zuten Vianan" bezalako esaldiak gaizki daude. Vianara joandako milaka pertsona horiek guztiak ezagutzen ez baititugu, mugagabean deklinatu behar hitza eta esaldia halaxe utzi: "Milaka pertsonak bat egin zuten Vianan ikastolen eta euskararen alde".
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina